1977an sortua, Bizkaiko Garraio Enpresarien Elkartearen helburu nagusia (Asetrabi), errepidezko merkantzien garraio enpresen eta profesionalen interesak defendatzea da.
Profesional kualifikatuek eta etengabe trebatzen ari direnak osatutako taldearekin, Asetrabik, ia lau hamarkadatan agerian utzi du, sektorea ordezkatzeko eta jardueraren alderdi guztietan bere eskaera eta beharrinazei erantzuna emateko duen gaitasuna.
Asmo hori dela eta, 1995ean Garraioaren Kudeaketarako Enpresa Elkartea sortu zen (Asetrabi-GESTIÓN), elkartekideei zerbitzu-sorta luzea eskaintzeko tresna arina eta erabilera anitzekoa.
Asetrabik bere ibilbidean zehar lortutako prestigioak eta garraioarekin eta logistikarekin lotutako azpiegiturak eta zerbitzuak hobetzen laguntzeko duen bokazioak, foro, erakunde eta instituzio ugaritan egotea eragin du, eta horien artean honako hauek aipa daitezke:
• Salgaien Garraioaren Espainiako Konfederazioa (CETM).
• Errepide Garraioko Enpresa Erakundeen Espainiako Konfederazioa (CONETRANS).
• Garraio Operadoreen Espainiako Federazioa (FEDAT).
• Bizkaiko Enpresarien Konfederazioa (CEBEK).
• Bilboko Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganbera.
• Euskadiko Garraioko Arbitraje Batzordea.
• Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Saileko Garraioa Koordinatzeko Mahaia.
• Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Bide Segurtasuneko Batzordea.
• Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio Zuzendaritza.
• Logistikako Euskal Institutua.
• Bikakobo - Aparcabisa.
• Uniport Bilbao - Portu Komunitatea.